XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure komunetan saiatzeko, aber bilatzen dugun, behar gorrian dela eta.

Komuneko paperarekin atzeko zuloan sartzeko konotxo batzu egiten dituela.

Txuringo odolagatik dela, tartetan jario jasanezina izaten duela, kantzontziloak zikintzeko arriskutan ipintzeko adina eta jarioak laineza hartuz gero galtzetan ere nabaritzen duela bustitasuna.

Gizonak galtzak ez zikintzeko itxaropena galdu du, komuneko paperaren arrastorik somatu ez duenean.

Komunera lagundu didanaren aurpegi larria antzeman duenean berriz tratu bat proposatu dio.

Berak galtzak orain artekoan garbiak dituenez, utziko dizkiola berarenen truke, estuasunetik irtetzeko, amaginarreba, amaginarreba dela eta txukun azaldu beharrean dagoela.

Bera, lotsa batzu pasatzekotan dela bestearen galtzak jantziz gero, baina batere gabe aterako balitz okerrago izanen zela eta mesede bat egiteagatik edozer gauza.

Autobusaren geltokiko emakumeek ematen diotela beldurrik gehien mihi zorrotza dutelako, baina gainantzekoek aitona zaharren utzikeriaz hartuko dutela praketan putzua eta ez direla berarekin sartuko.

Komunera lagundu didanaren aurpegia erabat lasaitu da hitz hauek entzutean eta bere esanean iraungo ez duen beldurrez, presa sartu dio txuringo odolen jarioaz kexatzen denari.

Galtzak, besteak bezain egoki ez gelditu arren, behintzat txukun dago gizona eta behingoz kontentu ikusi dugu komunetik irtetean.

Ni neu ere, moteltasunak bazterreratuta atera naiz, zeren beldur bait naiz, txuringo odolaz kexatzen den gizonak, prakei dagokien mesede bat eskatzeko.

Beraz komunetik irten berritan, zer norabide hartu ez dakidala atera naiz.

Nire itxurari beste begirada bat bota diot, farregura pitin bat irudikatu dute nere ezpainek eta noraezean aurrera jarraitu dut.